Tokiko elikadura, kalitatekoa eta iraunkorra: osasun arrisku globalen aurrean segurtasuna

COVID-19 pandemiak egunerokora aldaketak ekarri ditu eta, horregatik, une zailak bizi ditugu. Koronabirusaren hedapena agudo gertatzeaz gain, larria da eta, horregatik, ez ohiko neurriak hartu dira. Neurri horiek herritar guztien egunerakotasunean eragina dute, tartean, elikaduran. Agroekologiaren Aldeko Hirien Saretik uste dugu, osasun larrialdiari berehala eman beharreko erantzun zehatzetatik harago, elikadurari buruz sakoneko gogoeta egin behar dela

Lehenik eta behin, osasun prebentzio estrategian elikadura onak duen garrantzia nabarmendu du krisi honek. Botere publikoek herritar guztiei elikadura egokia bermatzeko ahalegina egitea gakoa da:

  • Osasungarria: barazki freskoetan oinarritua, lekaleetan, zituetan, fruitu lehorretan; abereetan jatorria duten ekoizpenak gutxituz eta elikagai prozesatuak kenduz
  • Iraunkorra: kutsatzen ez duena – nekazaritza ekologikoaren, abeltzaintza estentsiboaren edo arrantza iraunkorraren antzera- eta gure osasuna indartzen duena toxikoetarako esposizioa murriztuz eta ingurumen osasungarriaren bidez.
  • Tokikoa eta sasoikoa: elikagaien kalitateta handitzen duena, mugimenduak txikitzen eta tokiko ekoizpen txiki eta ertainak indartzen dituena.

Bigarrenik, bakartzeko eta jarioak gelditzeko hartu diren erabakiek, elikadura segurtasunerako tokiko eremuan elikagaietaz hornitu ahal izatea nabarmendu dute. Hurbileko nekazaritza-elikagai ekoizpen iraunkor txikiak indartzea eta babestea beharrezkoa da, hau da: familia nekazaritza, nekazaritza ekologikoa, nekazaritzako industria artesaua, abeltzaintza estentsiboa eta arrantza artesau eta iraunkorra. Eta bereziki emakume ekoizleak, giltzarria direlako osasuntsuak eta ingurunea zaintzen duten elikagaietaz hornitzeko. Zentzu horretan, Nazio Batuek aitortu dute Agroekologia estrategia nagusia dela Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburuak betetzeko.

Krisiaren ondotik egin beharreko berreraikuntzarako tokikoak eta iraunkorrak diren ehun ekonomikoak indartuz aurreratu gaitezke. Administrazio publikoaren babesa iritsi ez den tokietan, egoera horiei eutsi zaie tokiko ekoizpen eta banaketa ehunarekin eta lurralde bereko jendeen arteko babesarekin. Horregatik, administrazio publikoek hurbileko banaketa bideak indartzeko ahalegina egin beharko dute, horretarako kontuan hartuz hornidura-azokak eta kaleko azokak, kontsumo elkarteak eta merkataritza txikia. Halaber, elikagaien laguntza ematerakoan, tokiko ekoizpena eta banaketa indartzen duen erosketa publikoa sustatu beharko litzateke. Tokiko ekoizpena eta banaketa baitira inoiz baino gehiago behar ditugun lan egonkorra, segurtasuna, kalitatea eta kohesio soziala eskaintzen dutenak.

Horregatik Agroekologiaren Aldeko Hirien Saretik COVID-19 pandemiaren antzeko krisietan gure komunitateak indartzeko tokiko elikadura politiken garrantziaz ohartarazi nahi dugu. Kalitatekoa eta iraunkorra den elikadura, gure hiri eta herrietako oinarrizkoa eta estrategikoa den hornidura gisa ulertzen dugu; uraren eta energiaren hornidurarekin parekatu daitekeena. Gaur inoiz baino garbiago jendeen osasuna eta ingurua era integralean zaindu behar ditugula bistaratu da. Horretarako herritar guztien elikadura eta bultzatzen ditugun elikadura politikak zaindu behar dira.

Agroekologiaren Aldeko Hirien Sarea tokiko erakunde hauek osatzen dute:
Zaragozako Udala (lehendakaritza)
Valladolideko Udala (lehendakariordetza)
Valèntziako Udala (idazkaritza)
Murtziako (eleduna)
Aínsa-Sobrarbeko Udala
Baztango Udala
Cardedeuko Udala
Kordobako Udala
El Prat de Llobregateko Udala
Fuenlabradako Udala
Godellako Udala
Granollerseko Udala
Huétor-Vegako Udala
Madrileko Udala
Melianako Udala
Naváseko Udala
Pamplona-Iruñako Udala
Rivas-Vaciamadrideko Udala

Halaber, Agroekologiaren Aldeko Hirien Sareak Erakunde Sozialen Kontseilua du, elkarte hauek osatzen dutena:
Asociación Del campo al Cole
Alianza de Solidaridad Extremeña
Associació de Consumidors i Productors La Magrana Vallesana
CERAI (Centro de Estudios Rurales y de Agricultura Internacional)
Departamento de Geografía de la Universidad de Valladolid
ECODES
Federación Ben Magec-Ecologistas en Acción
Fundació Espigoladors
Fundación Entretantos
Fundacion Mundubat
Garúa S.Coop.Mad.
Grupo de investigación SEJ-179 Universidad de Córdoba / Instituto de Sociología y Estudios Campesinos (ISEC)
Justicia Alimentaria | Veterinarios Sin Fronteras – Vetermon
La Caravana de Shiva
Mercado Social de Aragón (MesCoop, cooperativa de servicios)
Observatorio para el Derecho a la Alimentación de España
Per l’Horta
Slow Food Zaragoza
Sociedad Española de Agricultura Ecológica (SEAE)
Unión de Agricultores y Ganaderos de Aragón UAGA-COAG